XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Egia Ote? Edertasun-etxeetan, lehenago aipatutakoez gainera, ezpain gainekoak, sabelaldekoak, bularraldekoak, ipur-masailetakoak eta abar ere kentzen dizkiete batzuei.

Ahal izanez gero, noski, toki berezi horietako biloa kentzeko behin betiko metodoak erabiltzen dira, depilazio elektrikoa alegia.

Hamaikatxo saio beharko dira lana behar bezala bukatzeko.

Baina, hori lortzeko mina jasan eta diru dezente ordaindu behar da.

Gizonen patua ez da gozoagoa.

Pubertaroan gizon-itxura hartzeko bizarra eta gorputzeko biloa noiz agertuko irrikan egongo da.

Bizargabea bada, edo berandu ateratzen bazaio, aitaren labana edo makinila elektrikoa hartuta, noizbehinka aurpegiko bizarra moztuko du, sendoago aterako delakoan.

Baina ez dagoen lekutik ezin ezer atera, eta azkenean, urteen poderioz, etsi egin behar.

Nola edo hala, bizarra sendotzen hasten denean, berriz, hasierako pozaren ondotik damua etorriko zaio.

Goizero-goizero, lantokira joan aurretik, bizarra mozten aritu beharra ez da txantxetako eginbeharra: ebakiak, azalean gorrituak....

Eskerrak, gaur egun bizarra uztea dagoena!.

Bizpahiru egunetan ez mozteko baimena ematen dute modaren sortzaileek.

Bospasei egunetik gora utziz gero, ordea, utzia esango diote.

Bizarraren arazoa bezain hedatua ez badago ere, ez dago gizonen burusoiltasuna ahazterik.

Zahartutakoan, hiru gizonetik bi burusoilak dira.

Agian, horregatik bihurtzen dira txapel eta kapela-zale, kaskoa hotz-berotik babestu edo burusoiltasuna ezkutatzeko.

Dena dela, zenbaiti gaztetan azaltzen zaio edertasun-arazo hau.

Badira hamazortzi edo hemeretzi urterekin ilea galtzen hasten direnak.

Hain goiz hasten denak ez dauka zereginik, tratamenduak tratamendu, hiruzpalau urtetan ia guztiz burusoil egongo bait da.

Emakumeetan, gero eta zabalduago egon arren, ez da hain arazo larria.

Ilea galtzen hasi ez denak, honez gero erremedio aproposen bat egongo dela pentsatuko du.

Ba ez! Egunkarietan hainbeste tratamendu mirakulutsu irakurri arren, burusoilak ez ditu sekula besteek bezalako greinak izango.

Beraz, beste gaitz askotan gertatzen den bezala, burusoilak bere irudia onartzea baino ez dauka.

Ezin badu, hor daude psikologoak laguntzeko.